->Itzuli

ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren Pribatutasun Politika:

Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren eta egun indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko araudia beteaz, zera adierazten dizugu, zure datuak gure datu pertsonalen fitxategian sartu ditugula eta Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (AEPD) erregistroan behar bezala horren berri eman dugula. Abenduaren 13ko 15/1999 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan arautzen dena beteaz, ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk zera adierazten dizu: webgune honetan azaltzen diren galdetegien bidez helarazten dizkiguzun datu pertsonalak “Clientes” izeneko fitxategian sartuko direla AEPDren Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean (RGPD) behar bezala azaldu ondoren. Gure zerbitzuak eskaini eta eman ahal izatea da helburua, eta baita ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk zuk eskatutako informazioaren araberako argitalpenak edota bestelako materiala postaz ere bidaltzea. Gure datu-basean ditugun datu pertsonal guztiak dagokion segurtasun mailarekin zaintzen ditugu, ESTUDIO JURIDICO SUNION SLri dagokion konpromisoari erantzunez. ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk datuak ezabatuko ditu aurrez ezarritako xedea betetzeko behar ez baditu, eta, beste helburu batzuetarako erabili nahi baditu, interesdunari jakinaraziko dio eta baimena eskatuko dio. Datuen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, ESTUDIO JURDICO SUNION SLk neurri zehatzak hartu ditu; izartxoa duten atalak nahitaez bete behar dira eta, ez badira betetzen, ezingo da harpidetza egin edota eskatutako zerbitzua eman. Zure datuak begiratu, zuzendu, ezeztatu eta inori ematen ez uzteko eskubidea duzu, eta sunion1@sunion.es helbide elektronikora idatzita edota honako helbidera idatzi bat bidalita egin dezakezu hori: ESTUDIO JURIDICO SUNION SL, Txofre plaza 18 behea, 20001 Donostia (Gipuzkoa) IFK B20326344.

ERABILERA BALDINTZA OROKORRAK

Jabetza intelektualaren eskubideak

Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren eta gainerako jabeen egile-eskubideek honako hauek babesten dituela: webgunean azaldutako edukien inguruko copyrigth guztiak, diseinuak, argazkiak (irudi-eskubideak barne), soinuak, musika, bideoa, audioa, testua, marka erregistratuak eta gainontzeko eduki eta eskubide intelektual eta materialak, ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren softwarea eta webguneko HTML kode guztiak. Eduki guztiak, marka erregistratuak, diseinuak eta webgune honetan erakutsitako edo aipatutako jabetza pribatuarekin lotura duten eskubideak barne, apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak babesten ditu, eta, ondorioz, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateratua onartzen da. ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk ez du bermatzen webgune honen edukiak zehatzak edota akatsik gabeak izatea, eta webgunearen erabilera zuzena edo okerra zure ardurapean dago. ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk zehazki baimentzen duen bezala erabil ditzake erabiltzaileak webguneko edukiak. Edukiak erreproduzitzea edota birbanatzea debekatua dago eta, hala eginez gero, neurri legalak har daitezke. Debekatuta dago webgune honetako edozein eduki, produktu edo zerbitzu komertzialki ustiatzea, kopiatzea, aldatzea, banatzea, transmititzea edo argitaratzea. Beste edozein hedabidetan gure webgunearen publizitatea eginez irabaziak lortzea ere debekatuta dago. ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren erabilerari dagokionez, webgunea eta haren edukiak ikusteko aukera duzu eta webgunean zehar nabiga dezakezu, baina bertan agertzen diren edukiak legez erabiltzeko. Hori guztiaz gain, webguneko eta bertako edukietako oinarrizko atalak ikusteko, balio ekonomiko gutxiko erreprodukzioa egin dezakezu denbora jakin batez. Beste zerbitzari edo leku batean dauden aipatutako materialak erabiltzea, banatzea eta kopiatzea zeharo debekatuta dago. Birusik, spywareik edota applet gaiztorik ez dute ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren edukiek eta zerbitzariak. Webgune hau edota beraren edukiak erabiltzean arazo teknikoren bat konpondu behar baduzu, ESTUDIO JURIDICO SUNION SL ez da arazo horrek sortzen dituen kostuez arduratuko.

ESTUDIO JURIDICO SUNION SLrekin loturak

ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren webgunera lotura bat egin nahi izanez gero, ESTUDIO JURIDICO SUNION SLrekin jarri harremanetan. Horretarako, sunion1@sunion.es helbide elektronikora idatzi behar da, eta, baimena lortzeko, beharrezkoa da hori egitea. ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk bere webgunearekin loturak egiteko baimenik ez emateko eskubidea du.

Webgunea eguneratzea eta aldatzea

ESTUDIO JURIDICO SUNION SLk bere webgunean azaltzen diren edukiak eguneratu, aldatu edota ezaba ditzake. Halaber, webgunearen konfigurazioa edo aurkezpena eguneratu, aldatu edota ezaba dezake, aldez aurretik inolako abisurik eman gabe, eta horregatik inolako erantzukizunik izan gabe.

Argibide teknikoak

Internetera konektatuta zauden bitartean arazo teknikoak edota ekipamendu informatikoetan arazoak badituzu, ESTUDIO JURIDICO SUNION SL ez da horren erantzulea izango eta gure sozietateari ezingo zaio leporatu erantzukizunik. Gauza bera gertatzen da beste pertsona batzuk legez kanpo sartzen badira eta ESTUDIO JURIDICO SUNION SLren kontroletik kanpo gertatzen bada hori. Gureak ez diren beste iturri batzuetatik aterata ematen ditugun informazioek akatsak badituzte edota zeharo osatuak ez badira eta horrek erabiltzaileari arazorik edota kalterik sortzen badio, ez dugu inolako erantzukizunik izango.

Aplika daitekeen legeria eta eskumena duen jurisdikzioa

Edozein arazo edo desadostasun izanez gero, Donostiako (Espainia) epaitegietan edo auzitegietan konpondu beharko dira.

ESTUDIO JURIDICO SUNION S.L.

Txofre plaza 18 behea
20001 Donostia
Gipuzkoa
IFK B20326344


->Itzuli